Kartoizko animaliak

Berbi proiektuan sormena eta diseinua lantzen ditugu material erabiliak berrerabiliz eta birziklatuz. Normalean zaborrontzira botatzen ditugun gauzei beste aukera bat ematen diegu. Irudimena erabiliz objektu berriak sortzen ditugu. Gehienetan aurreko erabilpenarekin zer ikusirik ez duten gauza berriak egiten dira.

Ingurumenarekin konpromisoa jorratzen dugu materialak berrerabiliz, produktu zaharra zaborretara botatzea saihestuz eta hondakin gutxiago pilatuz. Horrela, materialek denbora luzez irauten dute bizirk eta normalean iraungo luketenari denbora eta balioa gehitzen diegu.

Sormena eta diseinua lantzeko teknika ezberdinak eta materialen ezagutza zabaltzeko ikastaroak eta tailerrak antolatzen ditugu. Baztertuta edo erabilita dagoen materiala hartu eta imajinazioa erabiliz objektu originalak eta bereziak egiten ditugu. Sortu ditugun objektu-produktuak salgai izango dira Berbi txokoan. Eginda daudenak eros ditzakezu edo tailerretan zerorrek pertsonalizatzeko aukera izango duzu.